Gure Euskaltegia
70eko hamarkadan sortu eta 97an HABEk homologatutako zentroa da. Gotzon Garitaonaindia euskaltegiak eskarmentu handiko irakasleak izanik, ikasleen eta inguruaren beharretara egokitutako kalitatezko irakaskuntza bermatzen du.
Historia
Honetan ziharduen euskaltzale-talde batek, ingurua aztertu ondoren, pentsatu zuen beharrezkoa zela euskarazko klaseak gauez ez ezik egunez ere ematea. Ondorioz, Lamera, 2-2 eskuinean aritu ginen gure lanean 1990era arte. Handik antzinako Josefinetara joan ginen eta 1992ko irailean gaur egunean gauden lekura: Atalde, 17 atzealdea.
Gotzon Garitaonaindia euskaltzalea
Gotzon Garitaonaindiak gure herrian egindako lanagatik esker ona adierazteko jarri genion bere izena elkarteari. Hona hemen Gotzon Garitaonaindiaren biografia labur bat:
Gotzon Garitaonandia (Urduliz, 1936-1970)
1963an, Derioko seminarioan ikasketak amaitu zituenean, Meza Berria Urdulizen eman zuen eta Bermeoko Mañu auzora bidali zuten parroko.
Mañura heldu eta berehala izan zuen harremana auzotarrekin. Baina, Mañun ez ezik, Bermeo osoan ere, ezaguna zen abadea, denei laguntzeko prest egoten baitzen beti. Bermeon, batez ere, gazteekin batzen zen euskara bultzatzeko. Horretarako, hitz egiten zuten, eztabaidatu, ipuinak kontatu, irakurri, irteerak eta ekintzak prestatu...
Honezaz gain, lan ere egiten zuen herriko arrain-lantegi batean, eta gainera, idazle olerkari eta itzultzaile ere izan zen.
Liburua: Balendin Uriona txirrindulariari buruzko bizitza.
Olerkiak: Olerkari amorratua zen eta sortutako gehienak aldizkarietan (Olerti, Karmel, Agur...) argitaratuta daude. Itzulpenak: Karmel aldizkarian lan egin zuen itzultzaile, batez ere, Papini idazle italiarraren lanak euskaratzen. Hortik kanpo, San Paulo VI.aren entziklika, Populorum Progressio, itzuli zuen, ospe handia lortuz horrengatik.
Aldizkariak: honetan egin zuen lan handiena. Anaitasuna, Karmel, Agur, Olerti eta Zeruko Argian batez ere.
Bihotz zabala zen, zintzoa, dena ulertzekoa, inorekin ez haserretzekoa, laguntza eta aholku onak emateko beti prest egoten zena, umore onekoa...
Hona hemen, adibidez, esaten zuen esaldi bat: "Mundu hau poza eta alaitasunean bizitzeko eginda dago, osterantzean, ez dau merezi bizitzerik."